Nokia Suite ordenagailuan instalatzea
PCrako Nokia Suite aplikazioarekin, telefonoko edukia kudea dezakezu, eta
ordenagailu bateragarri batekin sinkronizatuta mantendu. Telefonoa azken
softwarearekin ere egunera dezakezu, eta mapak deskarga ditzakezu.
Interneterako konexioa beharrezkoa izan daiteke. Datu-kostuei buruzko informazioa
jasotzeko, jarri sareko zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.
Deskargatu ordenagailuan Nokia Suite-ren azken bertsioa www.nokia.com/
nokiasuite helbidetik.
Nokia Suite telefonoa erabilita instalatzea
1 Konektatu telefonoa ordenagailura USB datu-kable bateragarri batez.
Ordenagailuan Windows XP edo Windows Vista sistema eragilea erabiliz gero,
ezarri telefonoaren USB modua Bilteg. masiboa gisa. Telefonoan USB modua
ezartzeko, irristatu hatza jakinarazpenen eremutik behera eta, ondoren, hautatu
>
Bilteg. masiboa
.
Telefonoaren memoria osagarria eta memoria-txartela disko erauzgarri gisa
agertzen dira PCan.
2 Instalazio-leihoa automatikoki irekitzen ez bada, ordenagailuko fitxategi-
-arakatzailean bilatu eta ireki telefonoa, eta egin klik bikoitzak Nokia Suite
instalazio-fitxategian.
3 Jarraitu ordenagailuan agertzen diren argibideak.
4 Instalazioa amaitzean, ordenagailuan Windows XP edo Windows Vista erabiliz
gero, egiaztatu telefonoaren USB modua Nokia Suite gisa ezarrita dagoela.
Nokia Suite-ri buruzko informazio gehiago lortzeko eta zein sistema eragile diren
bateragarriak egiaztatzeko, joan www.nokia.com/nokiasuite helbidera.
18
Nokia Suite ordenagailuan instalatzea