
NFC aplikazioari buruz
NFC (Near Field Communication - Inguruko Eremuko Komunikazioa) erabilita erraza
eta dibertigarria izango zaizu konektatzea eta partekatzea. NFC gaitasuneko Nokia
telefonoak eta osagarriak hari gabe konektatzen dira bata bestearekin ukitutakoan.
NFCren bidez hauek egin ditzakezu:
•
Partekatu edukia NFC gaitasuneko bi telefono bateragarriren artean.
•
Konektatu NFC gaitasuneko Bluetooth osagarri bateragarriak, adibidez,
entzungailuak edo hari gabeko bozgorailuak.
•
Ukitu etiketak telefonorako eduki gehiago eskuratzeko edo lineako zerbitzuak
atzitzeko.
•
Jokatu jokalari anitzeko jokoetara NFC gaitasuneko telefono bateragarriak
dituztenen aurka.
Telefonoaren NFC eremua telefonoaren atzealdean dago, kameraren gainean. Ukitu
beste telefonoak edo osagarriak NFC eremuarekin.
Konektagarritasuna 119

NFC telefonoaren pantaila piztuta den bitartean erabil dezakezu.
Informazio gehiago eskuratzeko, ikus telefonoko NFC teknologiari buruzko tutorialen
bideoak.
Aholkua: NFC gaitasuneko eduki gehiago deskarga dezakezu Nokia Dendatik.