Aplikazio Komunitateak buruz
Hautatu >
Komunitateak
eta hasi saioa erabiltzen dituzun sare sozialen
zerbitzuetan.
Sare sozialetako esperientzia hobetzeko, erabili Komunitateak aplikazioa.
Komunitateak aplikazioaren bidez sare sozialen zerbitzuetan saioa hasitakoan, hala
nola, Facebook edo Twitter sareetan, ekintza hauek egin ditzakezu:
•
Ikusi lagunen zerbitzu guztietako egoera-eguneratzeak ikuspegi bakarrean
•
Argitaratu zure egoera-eguneratzea hainbat zerbitzutan aldi berean
•
Partekatu kamerarekin ateratako argazkiak
•
Partekatu telefonoarekin grabatutako bideoak
•
Estekatu lineako lagunen profilak telefonoan duzun euren kontaktu-
-informazioarekin
64
Aplikazio Komunitateak
•
Gehitu zure kokalekuaren informazioa egoera-eguneratzeetan
•
Gehitu egutegi-zerbitzuko gertaerak zure telefonoko egutegian
Sare sozialek onartzen dituzten eginbideak daude eskuragarri soilik.
Sare sozial zerbitzuak erabiltzeak sareko konexioa eskatzen du. Datu kantitate
handiak transmiti daitezke eta, ondorioz, datu-trafikoaren kostuak egon daitezke.
Datuak igortzeko tarifei buruzko informazio gehiago jasotzeko, jo zure zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Sare sozialen zerbitzuak hirugarrenen zerbitzuak dira eta ez dira Nokiak
eskainitakoak. Irakurri erabiltzen ari zaren sare sozial zerbitzuaren pribatutasun-
-ezarpenak, informazioa jende askorekin parteka baitezakezu. Sare sozial zerbitzuari
dagozkion erabilera-baldintzak informazioa zerbitzu horretan partekatzeari
aplikatzen zaizkio. Ezagutu zerbitzuaren erabilera-baldintzak eta pribatutasun-
-jardunbideak.